lunes, 9 de marzo de 2009

Teknologia berriak haur hezkuntzan

Gaur egun, zaila da teknologia berriekin topo ez egitea, batez ere hezkuntza arloko esparruetan. Hau egia da baita haur hezkuntzan ere.
Egia esan, teknologia berriak eta ordenagailuak erabiltzea ez da moda kontua. Irakas-praktikak erakutsi digu ezinbestekoa izan gabe ere, bitarteko erabilgarriak direla zenbait unetan eta zenbait helburutarako.
Akaso hortxe dago gakoa; hau da, jakitea noiz eta nola erabilgarriak eta egokiak suertatzen diren teknika didaktiko berri hauek. Xede honetarako zer hobe besteen esperientzietan oinarritzea baino?
Hartara liburu hau aurkeztu nahi dut, hain zuzen esperientzia praktikotik abiatu den liburua eta iradokizun eta aholku dezente dakartzana.
Ideia berrien bila dabiltzanak, hortxe ditu ideia freskoak.




Hona hemen, irakasle direnek edo izango direnek, teknologia berriak hezkuntzan duten eraginari buruzko gogoeta egiteko youtube-ko bideoa:

No hay comentarios:

Publicar un comentario