martes, 14 de abril de 2009

REMOVE un film de DELACREW

Hona hemen, Aste Santuan egiteko bidalitakoa.
Hurrengo bideoaren idazpena.








Bizi garen XXI.mendean, datu trafikoa dagoela eta hau negozio handia suposatzen duela , bideoa ikusi baio lehen jakin izan dut. Informazio igorlez inguraturik gaude; mugikorrak, portatilak, interneterao konekzioa, PDA-k, GPS-ak..., hauek non gauden, nora goazen, zer egiten dugun, zer esaten dugun, zer erosten dugun, zelan bizi garen... adierazten dute. Kontrolatua gaude.

Bideoko protagonista guzti honetaz jabetzean, bere ohituren transformazio prozesua egiten du. Nahiz eta bideoa ikusi baino lehen egoera ezagutu, ez dut ezer ez egin ezta ezer ez aldatu. Hori bai! aurretik aipatu dudan aldaketa egiteko tentazioa eduki dut.
Nahiz eta ohituren transformazioa eman, beti zer edo zer egingo dugu, non horren bitartez kontrolatuak izateko aukera egongo den. Horregatik, momentuz argi daukat bizitza berdin ermango dudala, aldaketarik egin gabe.
Aldaketak egiteko beti dago denbora!

lunes, 23 de marzo de 2009

Korrika 16. Ongi etorri lagun


ONGI ETORRI, LAGUN!!

Rami hasi zen Afrikan
eta Andoni Gernikan
Maddalen berriz Sohütan
Evaristo Amerikan
euskara herrian doa
Euskal Herria korrikan
euskara herrian doa
mundu bat euskal herritan

Mikel oinez gehienetan
Pepe eta Elvira trenetan
Mohamed lanetik bueltan
eta Nekane bizikletan
mundu bat doa korrika
hizkuntzaren bideetan
mundu bat doa korrika
euskararen herrietan

Karriketan korrikan
korrika karriketan
doa euskara... uhoo
karriketan korrika
korrika karriketan
doa mundua... uhoo

Karriketan korrika
korrika karriketan
doa euskara... uhoo
karriketan korrika
korrika karriketan
doa mundua... uhoo

Ongi etorri Aitor
galdu zuen ta bila dator
ongi etorri Sarai
heldu arren korrika darrai

Kantatu dezagun
Ongi etorri lagun!
Euskara herrira
Zure herrira zatozena!! Orain euskara da soa
euskaraz doa pausoa
euskara da itsasoa
zerua lurra auzoa
euskara herrian dago
euskaraz mundu osoa
euskara herrian dago
euskaraz mundu osoa

Karriketan korrika
korrika karriketan
doa Euskara... uhoo
karriketan korrika
korrika karriketan
doa Mundua... uhoo

Karriketan korrika
korrika karriketan
doa Euskara... uhoo
karriketan korrika
korrika karriketan
doa mundua... uhoo

Bidaia zugan bada
eta bidea zeu bazara
mundua da euskara
zatoz mundu bat Korrikara

Kantatu dezagun
Ongi etorri lagun!
Euskara herrira
Zure herrira zatozena!!






Hona hemen abestiaren bideoklipa!!


Markesina

gaurko aproba mugikorra
Idazten dugu beste testu bat, normala eta eduki gehiagorekin, eta horrela jarraitzen dugu eta abar.

lunes, 9 de marzo de 2009

Teknologia berriak haur hezkuntzan

Gaur egun, zaila da teknologia berriekin topo ez egitea, batez ere hezkuntza arloko esparruetan. Hau egia da baita haur hezkuntzan ere.
Egia esan, teknologia berriak eta ordenagailuak erabiltzea ez da moda kontua. Irakas-praktikak erakutsi digu ezinbestekoa izan gabe ere, bitarteko erabilgarriak direla zenbait unetan eta zenbait helburutarako.
Akaso hortxe dago gakoa; hau da, jakitea noiz eta nola erabilgarriak eta egokiak suertatzen diren teknika didaktiko berri hauek. Xede honetarako zer hobe besteen esperientzietan oinarritzea baino?
Hartara liburu hau aurkeztu nahi dut, hain zuzen esperientzia praktikotik abiatu den liburua eta iradokizun eta aholku dezente dakartzana.
Ideia berrien bila dabiltzanak, hortxe ditu ideia freskoak.




Hona hemen, irakasle direnek edo izango direnek, teknologia berriak hezkuntzan duten eraginari buruzko gogoeta egiteko youtube-ko bideoa:

Aprobak

Hau irudiak eta bideoak sartzeko aproba da.




  • Irudia

  • Argazkia sartu ondoren youtube web gunetik bideo bat sartuko dugu.

Bideo hau ikusteko...

martes, 3 de marzo de 2009

Tim O'Reilly

Tim O'Reilly, 1954. urtean Cork-en (Irlandan) jaio zen. O´Reilly Media editorialaren aitzindari eta burua da. Software askearen bultzatzailea, Web 2.0 kontzeptuaren autorea eta Perl hizkuntzaren garapenean parte hartu du. O´Reilly hasieran literaturan eduki zuen jakin mina,1975. urtean Harvad unibertsitatean Klasikoan lizentziatuta, arin hasi zen informatikan eta informatikako liburuetan interesatzen. Hainbat libururen egile da, guzti hauek bere argitaletxeak argitaratuak.



Tim O’reilly informatikako “guru” irlandarrak asmatutako WEB 2.0 kontzeptua zabaltzen ari da azken aldian. Urrian BERRIAn argitaratutako elkarrizketan Web 2.0ri buruzko bere iritzia garbi uzten zuen “inportanteena da Internet bilakatuko dela aplikazio informatikoak garatzeko esparru zentrala eta ez soilik norbanakoaren ordenagailuaren osagarria.” Hau da, sarea sarean dabiltzanek hobetu eta garatuko omen dute, edo hobe esanda hobetzen eta garatzen dute. O’Reillyren ustez “internet komunikazio sarea da, eta, ondorioz, konektatuta gauden guztion isla.”